XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baina bere biloben belaunaldian, galduriko hari bat berriro aurkitzen duena.

Hainbeste kezkatzen ahal zen Lizardi euskaraz eta euskal gizarteaz? Bai.

Lehen, Lizardiren kezka gizartetsuaz zerbait aipatu dugu.

Lizardi herri baten baitan integraturik aurkitzen zen, eta berak herri horren ahaleginetan parte hartu nahi zuen.

Lizardi abertzale zen; abertzale eta aberkide.

Berak zioen bezala, bere garaiko gizonek berbizkunde berri baten obratzailetzat zedukaten beren burua: .

Lizardiren belaunaldia, dakigunez, belaunaldi politizatua izan zen.

Euskal abertzaletasunaren mogimenduak, kultur bizitzan eragin handia ukan zuen.

Beraz, Lizardi eta haren kidekoen jarduna, eta garai haretan sortutako literatur mogimendua, ez zen kasualitatezko.

Bakoitzaren dohainak aparte (eta Lizardirenak nork uka), denek helburu nagusi bat bazuten: euskal herriaren eta euskal kulturaren aitzinatze bat lortzea, eta hori politikazko definizio berri baten barruan.